Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/256

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: egundaino Jondone Paulok juramenturik eskiribuz baizen (Ita S. Tho. 2.2, quaest. 89, art. ad 1). Zeren eskiribatzen den gauza, hobeki pensatzen eta konsideratzen baita, be...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:45, 11 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<256>

egundaino Jondone Paulok juramenturik eskiribuz baizen (Ita S. Tho. 2.2, quaest. 89, art. ad 1). Zeren eskiribatzen den gauza, hobeki pensatzen eta konsideratzen baita, berehala solhasean erraiten dena baino; eta bai, halaber, halatan huts ere gutiago egiten. Ustez bedere, egiaz eta premiaz behar duzu egin juramentua.

Hirurgarrena: ezta, ez, asko, egiaz eta premiaz ere juramentuaren egitea, baina egin behar da gauza onaren eta justuaren gainean, eta ez gaizki egiteko kontuan. Egiten duzunean juramentu hautsi behar diozula presuna bati burua, edo bertze gaizki bat egin behar diozula, bekhatu egiten duzu halako juramentuaren egiteaz, eta are bekhatuago haren konplitzeaz. Eta baldin uste baduzu edo sinhesten baduzu obligatu zarela konplitzera, hirurgarren batez kargatzen zara.

Halaber, egiten duzunean juramentu, zenbait ongiren ez egiteko, probeari ez deus emaiteko, nehori ez deus prestatzeko edo Elizaz obligatu zarenean baizen ez barurtzeko, bekhatu egiten duzu halako juramentuen egiteaz, benial bedere, eta etzara obligatu heken konplitzera, eta hobe ez konplitzea.

Halaber egiten baititutzu bertze juramentu