Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/354

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Aita batek bere semeari diadukon amorioa, delarik handia eta naturala, guztiarekin ere, amorio desordenatuak hain flakatzen eta kordokatzen du amorio natural haur, non bat...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:26, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<354>

Aita batek bere semeari diadukon amorioa, delarik handia eta naturala, guztiarekin ere, amorio desordenatuak hain flakatzen eta kordokatzen du amorio natural haur, non batzuetan erroetarik erauzten eta atheratzen baitu.

235 Katilina, Erromako gizon gaixto hark, etzuen seme bat baizen, eta hura ere ja adinetara heldua, obedienta, bere manukoa eta asko prestua; eta, guztiarekin ere, bere desira desordenatuak Aurelia zeritzan andre batekin konplitzeagatik, hilarazi zuen bere seme hura (Salust. in Vita Catil.). Zeren hura bizi zeino, haren beldurrez, ezpaitzeikan Aurelia behatu nahi. Hala eskiribatzen du Elianok ere Lenilla zeritzan andre handi batek, bere plazerak bere plazerera bere zerbitzari batekin iragaiteagatik, akhusatu zituela bere seme propioak erregeren aitzinean, erraiten zuela ezen traidore zirela (AElian. De histor. animal., lib. 1, cap. 6).

Eta handik egiaz edo gezurrez frogantzak eginik galarazi zerauztela biziak. Eta gero nehoren beldur gabe gelditu zela, bere zerbitzariarekin bere amorio itsuan itsutua.

Halatan erraiten du Aristotelek, ongi egin zutela lehenagoko poetek, Mars eta Venus elkharrekin ezkontzeaz: Mars gerla gizona eta Venus amurusiaren patroina. Gerla eta amurusia ezkondu zituzten elkharrekin (Arist. lib. 2 Polit., cap. 1).