Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/365

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: indarra ere, zeren halatan bai, baina bertzela ezta konplitzerik, eta ez begiratzerik". 241 Bada, haragiaren bekhatuan lehen edo gero, aldez edo moldez, obraz edo gogo...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:15, 10 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<365>

indarra ere, zeren halatan bai, baina bertzela ezta konplitzerik, eta ez begiratzerik".

241 Bada, haragiaren bekhatuan lehen edo gero, aldez edo moldez, obraz edo gogoz, kutsatu gabe edo linburtu gabe egoitea eta irautea, Jainkoaren donua eta emaitza, geurok geure indarrez ezin erdiets dezakeguna denaz geroztik, erna gaitezin, iratzar gaitezin, eta erortzetik begiratzeko ahal diratekeien habeak, sostenguak eta erremedioak bilha ditzagun.

Eta lehenbiziko erremedioa eta sostengua da orazinoa, othoitza. Geureaz denaz bezanbatean, errendatuak jarririk, garaita emanik, erauki erranik, eztugula indarrik asko ezaguturik, geure Jainkoari hel dakigula eta bere eskutik eduki gaitzala othoitz egitea. Eta othoitz hunekin batean, Ama Birjinaren, kastitatearen patroin bezala ararteko ibentzea. Zeren baldin Elizako doktor batzuek dioten bezala, Ama Birjinak, are mundu hunetan zenean ere, nori ere eta nork ere behatzen baitzioen, hari, haragiaren desira desordenatuak eta gogoeta lizunak iraungirik, heken lekhuan gogoeta garbi batzuk eta garbiki bizitzeko nahikunde handi batzuk pitzten eta emaiten bazerautzan: zenbatenaz orai han goititik, loriatik, hanbat kredit eta esku duen lekhutik, bere debotei egiazki gomendatzen zaizkonei erdietsiko