Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/217

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 145 Bere mende guztian errebelatua ibilirik, heriotzeko orenean, ilhuntzen hasterakoan, bide onera eta arthezera bihurtuko dela uste duenak, huts egiten du. Lehen beha...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:25, 9 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<217>


145 Bere mende guztian errebelatua ibilirik, heriotzeko orenean, ilhuntzen hasterakoan, bide onera eta arthezera bihurtuko dela uste duenak, huts egiten du. Lehen behar da, lehen. Zeren heriotzeko oren hura, oren ilhuna, nahasia eta tormentatsua da. Ezta tormenta kapitainik hanbat egiteko emaiten duenik. Orduan, lehen erraz zena ere, gaitz bihurtzen da. Untzia itsas zabalean, denbora ederrarekin aise erabiltzen da, alde batera eta bertzera errazki lemaz itzultzen eta gobernatzen da. Baina bazterreraz gero, kosta joz gero, ezta gobernatzerik, eta ez nahi bezala manaiatzerik. Denbora klar deino, adin onean eta osasunarekin, untzia itsas zabalean denbora ederrarekin bezala, zeure gogara zabiltzaino, eskuei eragiezu, orduan perma zaitezi. Zeren denbora gaitzak, eritasunaren oinhazeak eta heriotzearen tormentak hartuz gero, kostaraz gero, bizitzearen bazterra, heriotzea, ukituz gero, egin da, mirakuilu izanen da salbatzea.

Utzazu, beraz, burutik, buruan darabilazun erhokeria hori, egunetik egunera, heriotzeraino luzatuz eta ephe hartuz, orduan erremediatuko zarelako esperantzarekin, anarteraino bekhatutan egoite hori. Zeren badakizu tormenta handiarekin, kostan joitera dohan untzi kargatua, eztela peril gabe; aitzitik, galdutzat dadukazu halako untzia.