Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/438

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:38, 3 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<438>

eta justiziak nahasten dira, lekhukoek ukhatzen dute, notaria irabazten da, alkatea diruz itsutzen da, lausenguz eta faborez gobernatzen da; eta handik, anhitzetan ere, barrenean zarela uste duzunean, kanpoan edireiten zara, irabazi ustea galtzen duzu. Baina konzientziaren gorthean eta audientzian ezta halako bidegaberik egiten. Aitzitik, bertze guztiek faltatuagatik, kulpantak berak, konzientziak berak akhusatzen du bere burua, eta bai kondenatzen ere.

Kanpoan egin ahal ditezke egiaren kontrako enseiuak eta frogantza falsoak; falta duenak ere ukha ahal dezake, eta erran eztuela faltarik, baina hargatik, barren hartan, bethiere konzientzia bere egian egonen da. Mintzo direnek ahal daidikete huts, baina ez konzientziak: hari galdegiozu, harekin mintza zaitezi, eta hark nor zaren erranen deratzu; han mirailean bezala, zeure burua ikhusiko duzu.

286 Egiteko batek hartzen zaituenean, han da berehala konzientzia, eta egundaino egin ditutzun falta guztiez orhoitzen zaitu, guztiak gogora ekhartzen derauzkitzu. Eta are erraiten deratzu, zenbait zeure bekhatugatik, hunelako eta halakogatik, hek guztiak ethorri zaitzkitzula. Hala Josephen anaiek Ejiptora zirenean, eta han egitekotan jarri