Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/420
<420>
emanikako aitzindari bat, kidari bat eta argi egile bat. Eta hark erakusten deraku zer dagokun ongi eta zer gaizki, noiz goazin makhur eta noiz artez. Eta, are gehiago, hark berak bere ahal guztiaz aitzinatzen eta bulkhatzen gaitu ongi egitera, eta gibelatzen eta hastantzen gaizki egitetik.
Barreneko aitzindari haur edo argi egile haur, zein deitzen baitute doktorek synderesis, da gure konzientzia edo arrazoin naturala. Zeren ezta munduan halako aitzindaririk, kidaririk, argi egilerik eta ez erakuslerik, nola baita arrazoin naturala, eta arrazoin naturalak dioena; naturaren arauaz, legez eta ethorkiz dakiguna; batbederaren barrena, konzientzia, eta konzientziaren lehenbiziko mugida, abiadura, erakuspena eta konseilua. Hala erraiten du San Krisostomok: Ab initio Deus hominem formans, legem illi naturalem indidit. Et quid, tandem, est lex naturalis? Conscientiam nobis expressit, et per se discibilem constituit bonorum et contrariorum scientiam. Non, enim, opus habemus discere quod mala est fornicatio, sed ab initio hoc scimus (Chrysost. Hom. 12 ad popul. Anthio., to. 5). Hastetik, egin zuenetik beretik, eman zeraukan Jainkoak gizonari lege naturala. Eta zer da lege naturala? Batbederaren konzientzia, zeinetan barrena baitago bere buruzko ezagutza bat, jakiteko zein den zuzen eta zein makhur, zein den ongi eta zein gaizki; halako moldez ezen