<454>
Nola oraidanik behar dugun, geroko begira egon gabe, ontasunean irautera eta perseberatzera enseiatu
Kap. XLVII
296 Behin ere makhurtu gabe, saihetserat ere aldaratu gabe, bide onari eta arthezari bethi ongi eta artez jarraikitzea; berthutean, prestutasunean eta obra onetan fineraino eta finean, bethi fin eta finko egoitea eta irautea, deitzen da gehien herrietan eta hitzkuntzetan perseberatzea.
Eta perseberatze haur, berthutean eta ontasunean fineraino eta finean iraute haur, da Jainkoaren donua eta emaitza; Jainkoa beraganik baizen, bertzetarik ezin datekeiena. Hala erraiten du Konzilioak: Munus perseverantiae aliunde haberi non potest, nisi ab Eo qui potens est eum qui stat statuere ut perseveranter stet, et eum qui cadit restituere (Tridentin., sessic. 6, cap. 13). Eta arrazoina emaiten du San Tomasek: Perseverantia indiget non solum dono habitualis gratiae, sed etiam gratuito Dei auxilio conservantis hominen usque ad finem vitae. Quia liberum arbitrium de se est flexibile (S. Thom. 1 part., q. 137, art. 4). Nola gizonaren borondatea alde ba