Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/485

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: te enegana trabailatzen zareten guztiok, eta kargaturik zaudetenok, eta nik arinduko eta aise ibeniko zaituztet. Har ezazue ene uztarria zeuen gainera, eta ikhas ezazue en...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:06, 29 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<483>

te enegana trabailatzen zareten guztiok, eta kargaturik zaudetenok, eta nik arinduko eta aise ibeniko zaituztet. Har ezazue ene uztarria zeuen gainera, eta ikhas ezazue eneganik ni naizen bezala, eme eta humil izaiten, eta edirenen duzue zuen arimentzat bake eta sosegu”. Legis difficultatibus laborantes, et peccatis saeculi oneratos ad se vocat (Hilarius cano. 12 in Matth.). Lege Zaharreko zirimoniez trabailaturik, eta bekhatuzko egitekoez kargaturik daudezinak, deitzeintu beregana. Eta hei erraiten deraue, legez aldaturik, lege zahar hura utzirik eta bekhatuen karga ere bereganik egotzirik, har dezatela bertze karga molde bat, uztarri leunago bat, zein baita lege berria, Ebanjelio saindua, eta haren arauaz bizitzen direla, ikhusiko dutela zein aisia handian ibeniko dituzten bere buruak, zein kontent eta bere gogara biziko diren, eta zein plazent, aisit eta erraz idurituko zaien Jainkoaren zerbitzatzea, eta haren lege sainduaren uztarriari errendaturik, manamendu sainduen bidean ibiltzea.

Jainkoak berak erraiten du plazent dela haren uztarria, eta karga ere arin; beraz, hala da, plazent da eta arin. Zeren Jainkoak ezin derrake gezurrik.

Ordea, nola Jainkoak erraiten baitu haren uztarria plazent dela, eta karga ere arin, hala erraiten du, halaber, Jainkoak berak, parabisura joaiteko bidea bide hertsia, meharra eta gait