<565>
gauza guztiak utz baititzaketzu. Nolatan, bada, bertze gauza guztiak nahi ditutzularik onak, nahi duzu zuk duzun gauzarik maitena den gaixto? Ezin ediren dezaket bertze arraizoinik, deabruak itsutu eta liluratu zaituela baizen; eta zu zarela jende hetarik, zeinengatik erraiten baitu Sofonias profetak: Ambulaverunt caeci, quia peccaverunt Domino (Sopho. 1. Itsutuak ibili ziren, zeren bekhatutan erori baitziren.
Egunetik egunera bekhatutarik ilkitzeko luzamendutan zabiltzan bitarte hartan, zeure buruaren etsai zara. Zeren ongi ahal zinatekeiena, zeure faltaz gaizki behar baitzara. Beraz, orduan hala ibiltzeaz, zeure buruari bidegabe egiten diozu. Zeren zerorrek zeure burua galtzen baituzu.
§ 1
362 Bada, halaber, gerotik gerora bekhatutan egoiteaz bidegabe egiten diozu zeure giristino lagunari ere.
Batzuek erraiten dute: "Baldin gaixto banaiz, neuretzat naiz gaixto, eztute ene bekhatuek nehor ifernurako, nork bereak jasaneintu". Egia da: nork bereak jasaneintu.
Ordea, eztiozu ongi, etzarela zeuretzat baizen gaixto. Zeren, lehenbizikorik, nola ona