Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/568

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: anhitzentzat baita on, hala gaixtoa ere anhitzentzat da gaixto. Bigarrena, zeren zeure bizitze gaixtoaz, exenplo gaixtoa emanez, bertzeri ere bekhatu eragiteko okhasino em...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:59, 23 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<566>

anhitzentzat baita on, hala gaixtoa ere anhitzentzat da gaixto. Bigarrena, zeren zeure bizitze gaixtoaz, exenplo gaixtoa emanez, bertzeri ere bekhatu eragiteko okhasino emaiten baitiozu. Hala erraiten du San Agustinek: Qui in conspectu populi male vivit, eum a quo attenditur, quantum in illo est, occidit (Aug. lib. de Past., cap. 4, t. 9). Bertzeren agerrian, jendek ikhusten dutela, gaizki bizitzen denak, bere aldetik denaz bezanbatean, agerrian diren hek, beha daudenak, hiltzeintu, kaltiar errendatzeintu. Beraz, zeure bekhatuaz egiten diozu zeure buruaz bertzeri ere kalte eta bidegabe. Zeren anhitzetan ere zure bekhatuagatik, bertzeak ere gaztigatzen baititu Jainkoak: ez gaztigu eternalaz, baina bai tenporalaz (Vide Nico. de Lyra Deut. 34 super illud: "Non occidentur patres pro filiis").

Finean, ez giristino lagunari berari, baina are munduko bertze kreatura arrazoinaz usatzen eztuten guztiei ere bidegabe egiten derauezu bekhatutan zauden bitartean. Zeren, lehenbizikorik, etxeko jaunari bidegabe egiteaz eta desohore emaiteaz, etxeko guztiak ukitzen dira, familia guztia desohoratzen da. Bada, nola bekhatutan egoiteaz, Jainkoari, mundu guztiko etxeko jaunari eta buruzagiari, egiten baitiozu bidegabe eta emaiten desohore; eta munduko kreatura guztiak, are harriak ere, etxeko jaun hunen familia eta etxatiarrak baitira; hala zure bekhatutan ibiltzeaz guztiak ukitzen dira,