Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/569
<567>
guztiek bidegabe errezibitzen dute. 363 Halaber, bekhatutan egoiteaz bidegabe egiten derauezu sentimendurik eztuten kreatura guztiei. Zeren guztiak baitira, errege Dabitek dioen bezala, zure zerbitzuko ordenatuak eta zure oinen azpiko eginak: Omnia subiecisti sub pedibus eius (Psalm. 8). Ordea, eztuzu merezi zerbitzurik, bekhatutan zauden bitartean: orduan etzara jaten duzun ogiaren ere merezient; zeren orduan bekhatuaren zerbitzari eta azpiko baitzara, eta munduan den kreaturarik eztheusena eta ttipiena baino eztheusago eta ttipiago. Omnis qui facit peccatum, servus est peccati. Eta ezta arrazoin, deusagoak eztheusagoa zerbitza dezan, eta ttipiagoak handiagoa bere azpiko erabil dezan.
Halaber, bidegabe egiten derauezu munduko kreatura guztiei bekhatutan egoiteaz. Zeren guztiak zure bekhatuakgatik gaztigatu baititu eta gaztigatzen baititu Jainkoak; hain gaztigatzen ezen erraiten baitu doktor batek: Sol et omnes creaturae, propter peccatum hominis, perdiderunt septem partes suarum virtutum (Petrus Lomb. 4 Sent. dist. 48). Iguzkiak, ilargiak eta munduko bertze kreatura guztiek galdu zuten gizonaren bekhatuagatik bere berthutearen eta balioaren zazpigarren zathia eta partea. Eta, hala, arrazoinekin arrenkura ahal diteke eta gereila iguzkia bekhatoreaz, erraiten dioela: "Ni hiregatik goibeldu ninduan, eta