Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/570

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ilhundu. Zeren orai argi banaiz ere eta klar, are lehen ninduan argiago eta klarago". Halaber, abre adimendugabek ere arrazoinekin erran ahal diazaiote: "Hiregatik gu dilu...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:54, 23 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<568>

ilhundu. Zeren orai argi banaiz ere eta klar, are lehen ninduan argiago eta klarago". Halaber, abre adimendugabek ere arrazoinekin erran ahal diazaiote: "Hiregatik gu dilubio handi hartan, Noeren denborako uholdean, hondatu eta itho ginituan". Bada, lurrak ere egin ahal diazaio eranzute. Zeren lehen garbi zena, harengatik elhorriz, arantzez eta belhar gaixtoz bethe baitzen, eta bai flakatu eta mehatu ere.

364 Finean, Lapis de pariete clamabit, et lignum quod inter iuncturas aedificiorum est, respondebit (Habac. 2). Munduko kreatura guztiek, paretetan josirik dauden harriek ere, zuzen dute eta arrazoin, bekhatorearen kontra jaikiteko. Eta hala erraiten ere du Spiritu Sainduak jaikiko direla azken egunean: Pugnabit pro eo orbis terrarum contra insensatos (Sapi. 1).

Eta, nola orai bekhatoreak guztiei egiten baiteraue gerla, hala orduan bekhatoreari ere guztiek pagamendu ordaina moneda berean bihurtuko diote; eta orai errezibitzen dituzten bidegabe handiez mendeku hartuko dute.

Beraz, hunelatan, halako egitekotan ez erortzeagatik, eta hanbat bidegabe hanbati, Jainkoari, geure buruari, aingiruei, giristino lagunari eta munduko bertze kreatura guztiei ere ez egiteagatik, behar dugu ernatu, abiatu eta, luzamenduak utzirik, gero