Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/37

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: liteke; eta gero handik harat, alferlan gertha lekidikaio, bere leheneko zuhurtzia guztia. Are gehiago, hozidurak janez gero ere, lurraren humidurak eta hezetasunak gaine...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:01, 22 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<37>

liteke; eta gero handik harat, alferlan gertha lekidikaio, bere leheneko zuhurtzia guztia.

Are gehiago, hozidurak janez gero ere, lurraren humidurak eta hezetasunak gainerakoa ustel eztiazon, atheratzen du noizik behin kanporat, airatzera eta iguzkiztatzera; eta orduan denbora onaren seinalea dateke. Eta halatan eta hala iragaiten du xinhaurriak bere negua; eta erakusten dio batbederari, nola eta zer moldez behar duen mantenatu, gobernatu eta, alferkeria guztiak utzirik, bere denboran trabailatu.

Zenbat kalte egiten duen alferkeriak; eta nola handik sortzen den gerotik gerora ibiltzea

Kap. II

23 Eskritura Sainduak, Elizako Doktorek, lehenagoko jentilek, eta are zeruko, aireko eta lurreko gauza guztiek ere kondenatzen dute alferra, eta emaiten aditzera, behar dela trabailatu, eta nor bere aldetik bere eginbidearen egitera enseiatu. Zeren, nola ardurako trabailuak lan guztiak aitzinatzen baititu, hala alferkeriak gibelatzeintu.