Orrialde:Betolaza fs.djvu/14

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bigarrena, konseju ona emaitea bear dabenari.

Irugarrena, korrijietea erratuetan dabena.

Laugarrena, parketea injuriak.

Bostgarrena, konsoletea tristea.

Seigarrena, sufrietea pazienziagaz geure proximoen gatxak eta flakezak.

Zazpigarrena, erregutuetea Jaungoikoari biziak gaiti, eta ilak gaiti.


Korporalak dira onek:

Lelengoa, bisitetea gejoak.

Bigarrena, jaten ematea gosetu danari.

Irugarrena, edaten ematea egarti danari.

Laugarrena, kautiboa erreskatetea.

Bostgarrena, billosa janzitea.

Seigarrena, peregrinoari ostatua emaitea.

Zazpigarrena, ilak enterretea.


Areriak arimakoak dira iru:

Lelengoa da mundua. Bigarrena da demoninoa. Irugarrena da aragia.

Pekatu kapitalak dira zazpi:

Lelengoa, soberbia. Bigarrena, abarizia. Irugarrena, luxuria. Laugarrena, irea. Bostgarrena, gulea. Seigarrena, inbidia. Zazpigarrena, nagitasuna.