<1186v>
Beti begira nago zuregana,
ezin azartu nax ezer esaten;
kontentu-deskontentuak puntu baten
laster etorten dira enegana.
Badozu zeure gogoa bestegana,
alferrik engañadu ze nagizu,
zeure gogoko barria esan egizu,
ikasi nik dagidan zugan dana.
Parerik eztozuna al dakizu,
guztioen gañetiko larrosea,
eguzki ederraren esposea;
agaiti zuk onela narabilzu.
Kundizio kurelok nai bekizu
onezkero zeurganik kenzaitea;
beraro ar nazazu, traidorea,
edo bestela noxbait il nagizu.
Donzellea, zuk banozu sentietan,
sentitzen zaitut, bai, zeurori bere;
zuk banazauzu ni, bai nik zu bere;
zuk ni legez, nik zu zaut adietan.
Ze gabilzaden beti puntuetan,
dagigun konbersadu alkargaz;
zu nigaz konfesadu, ni zuregaz,
alkar daratzagula besoetan.
Nik negar dagidanean, zu zaoz barrez;
nik barre dagidanean, zu tristerik.
Banago zure aldean jasarririk,
itzulten dozu buruoi grabedadez;