Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/52
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''A14 Mundu guztian orain ez dago...''' Mundu guztian orain ez dago gizon kontentuagorik oita nola ni orain nagoan, Zeruko Jaunak gurarik, zazpigarren ilabetean...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:30, 13 maiatza 2020
Orri hau berrikusi gabe dago
<1181r>
A14 Mundu guztian orain ez dago...
Mundu guztian orain ez dago
gizon kontentuagorik
oita nola ni orain nagoan,
Zeruko Jaunak gurarik,
zazpigarren ilabetean
urteje onau sarturik,
iru egun kunplidu baga
oi setienbrek emunik,
zeña zan egun alegerea,
ene laztanak gurarik,
ene laztanak gurarik eta
neurk ala trabajadurik.
Amore poderosoa, jauna,
asko deutsut eskerrik;
zu serbitzeko ez jat faltako
sekula borondaterik.
Denpora baten lotu ninduzun
katea fortitz batekin;
Jaun Zerukoa alabadu, ze
orain banago librerik!
Donzellatxo bat ekusi neben,
lindea parebagarik;
oi neure biotz amorosoau
idogi zidan bertati.
Neuregaz neben libertadea
eroan zidan berekin;