Orri hau berrikusi gabe dago
<1179r>
A11 Jaio zitezen maiaz ilean…
Jaio zitezen maiaz ilean,
amorioa oekin;
donzelleari Lora ereizan,
morroeorri Don Martin.
Egun batean jaio zitezen,
Jaun Zerukoak gurarik,
oen gañean jasarri zidin
amoremina dulzerik.
Mundua mundu formaduz kero,
oi ez da jaio semerik
ene ostean nor izan dan
au baño gizon firmerik.
Etse banatan bizi zirean,
zeñak eusten alkarri;
eurak biak oi ebiltzen
bapere baga lagunik
gazte zirean artean, baña
azkero beti loturik.
Zerren guztiak egon joazen
andiro admiradurik
oi nola beti ebilten diran
Martin da Flora bakarrik,
aita-amaok efini daue
Flora oi enzerradurik,
zerren bertati jarri zirean
sospetxa gatxez beterik.