Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/47

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: guzti-guztiok serbitzerako nago ni obligadurik. Oi, bada bere, ziertamente banago enojadurik, zerren damaok serbietako ez dozun miramenturik. Geixeago esango neben,...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:27, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1177v>


guzti-guztiok serbitzerako

nago ni obligadurik.

Oi, bada bere, ziertamente

banago enojadurik,

zerren damaok serbietako

ez dozun miramenturik.

Geixeago esango neben,

eugi baneu astirik;

badanik bere, amoreonek

ez dit emaiten lekurik.

On deretxunai on eretxazu,

ez artu soberbiarik,

zegaiti laster orrako gara

oetan akabadurik.

Amorea ta biok gabilza,

ez dogu beste lagunik;

dama kurela ifinten dogu

gaztigadu ta mansarik.

Abisaetan zaitudan gero,

ez egin beste gauzarik,

zuen arteko donzella batek

nauko enterradurik;

aen izena letra onetan

oi dago relatadurik;

pensamentuok altuan ditut,

ark ala merezidurik.