Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/47
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: guzti-guztiok serbitzerako nago ni obligadurik. Oi, bada bere, ziertamente banago enojadurik, zerren damaok serbietako ez dozun miramenturik. Geixeago esango neben,...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:27, 13 maiatza 2020
Orri hau berrikusi gabe dago
<1177v>
guzti-guztiok serbitzerako
nago ni obligadurik.
Oi, bada bere, ziertamente
banago enojadurik,
zerren damaok serbietako
ez dozun miramenturik.
Geixeago esango neben,
eugi baneu astirik;
badanik bere, amoreonek
ez dit emaiten lekurik.
On deretxunai on eretxazu,
ez artu soberbiarik,
zegaiti laster orrako gara
oetan akabadurik.
Amorea ta biok gabilza,
ez dogu beste lagunik;
dama kurela ifinten dogu
gaztigadu ta mansarik.
Abisaetan zaitudan gero,
ez egin beste gauzarik,
zuen arteko donzella batek
nauko enterradurik;
aen izena letra onetan
oi dago relatadurik;
pensamentuok altuan ditut,
ark ala merezidurik.