Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/46

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zuegaz, barriz, ez eukaen oita bapere konturik; ene bizia! geratu ninzan andiro afrontadurik. Zeruko Jaunak oi ez diela amoreokin ditxarik, zerren da zeurok serbiet...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:26, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1177r>


Zuegaz, barriz, ez eukaen

oita bapere konturik;

ene bizia! geratu ninzan

andiro afrontadurik.

Zeruko Jaunak oi ez diela

amoreokin ditxarik,

zerren da zeurok serbietako

ez dauen konstanziarik.

Dama galantak, sinis nazazu,

oi zeukazu dudarik,

leku onetan biziko baninz,

ez neiala besterik

gabaz-egunaz serbidu baxe,

sekula asperzakarik;

au zuegaiti egiterako

asko da errazoarik.

Oi, bada bere, bizi oi nax,

Jaun Zerukoak gurarik,

ziudadetxo txikir batean

neurtxeau bakar-bakarrik.

Ene izena letra onetan

oi dago eskrebidurik.

Oi onegaiti, jentilonbreak,

ez egon enojadurik,

zegaiti zuek enojazeko

ez dot nik borondaterik;