Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/44

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''A9 Canción: Iragarri oi ez nagizun…''' Canción —Iragarri oi ez nagizun, jentilonbrea, bildur nax. —Neurk ekusirik nola zarean, neskea, bildurrago nax....)(r)en berrikusketa, ordua: 15:25, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1175r>


A9 Canción: Iragarri oi ez nagizun…

Canción

—Iragarri oi ez nagizun,

jentilonbrea, bildur nax.

—Neurk ekusirik nola zarean,

neskea, bildurrago nax.

—Nola andraen bildur zara,

aek baga onik ez badozu?

—Aen obraen oita bildur nax;

zure bere bai, badagizu.

—Ez dot egingo gauza gaxtorik,

oi ez dasazun “bildur nax”.

—Neurk ekusirik nola zarean,

neskea, bildurrago nax.

—Zerren diozu sekretorik

oi andraetan ez dala?

—Zerren kausea begiratzaka

ifinten daue obratan.

—Faltaduko jatzulako

zenzuna goganbear nax.

—Neurk ekusirik nola zarean,

neskea, bildurrago nax.

—Andraetan diskreziorik

ez dala uste al dozu?

—Bai, baia dauen zenzutxo ori

gaxki daroae giadu.

—Oita bildurrak ikara nabil,

ez dakit neurau nor naxan.

—Neurk ikusirik nola zarean,

neskea, bildurrago nax.

Fin