Orri hau berrikusi gabe dago
<1159r>
[…] —Gugaz etorri nai badozu,
erraz daizu ekusi
donzella linda damarik asko
munduan pare bagarik.—
Joan ninzan da ekusi neben
asko donzella galantik,
konziertu konzertaduaz
oita guztiak jarririk.
Retulo bat ekusi neben
kanpuaen alde bateti,
urregorrizko letra batzugaz
egoan eskrebidurik.
Eozen begi ederrik asko
aren aldean jarririk;
nungo direan esaten daue
alkarri begiraturik:
—Ozaetako bandereagaz
oita gu gara etorri,
iguzkiaren aldean dago
gure onrea jarririk,
geure atzean guk darabilgu
mundua katigaturik.—
Goitixeago ekusi neben,
beste alderuz eginik,
donzella flordelisarik asko
guztiak gorriz janzirik:
—Gaztelu Gebarakoan gara
gu bizi defendidurik,