Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/26

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ikasi eben nola eben eozen zuen kausaz; eta, zegaiti zuek eta aek atseginik artu ez zegian, eroan dau Konfusioko Etsera, nun utra katea andiakaz daukan; eta, onerean irug...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:12, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1153v>


ikasi eben nola eben eozen zuen kausaz; eta, zegaiti zuek eta aek atseginik artu ez zegian, eroan dau Konfusioko Etsera, nun utra katea andiakaz daukan; eta, onerean irugarren egunean aterako ditu buruak edetera, zuek sokorridu ez badagizu, nik esango deutsudan manera onetan. Zuek jakingo dozu eze ni bidaldu nabela batalla eta gerratako jaikoak, zeñari deretxan Marte; eta ark emun deust ezpata oek zuendako, espiluonegaz batetan; eta dio joan zatezela Konfusioko Etsera, eta, an el zatezenean, zeuren ezpataok eskuetan artu ta, belauriko jarririk, espiluonetara begira zaozela; eta dakuskezun gauzagaiti ez begiok espilurean kendu, zegaiti bertati galduko zara, eta, barriz, kendu ez badagizu, ni joango nax bear dozun orduan lagunketara.

Silberok eta Doridok leengo berbaok enzun egien orduan, utra atsegin andia artu euen euren biotzetan; zeinzuk, bertati nork bere espiluak eta ezpatak arturik, joan zirean Konfusioko Etsera, nun eldu zirean irugarren egunean, nox Sirenak eta Silbiak il bear euen. Eta, an eldurik, jarri zitezen begira kanpurutz, nun ekusi euen egoala Konfusioko Etsea, ain fuerte eta galanto labradurik nola ezin ainbeste munduan al zatean. Onetan eozela, aditu euen etozela jente asko deadarrez, zeinzuen erditan etozen Sirena ta Silbia, soka bategaz esku delikaduak loturik lepora, euren guardatzat sei salbaje aldeetati ekartela, zeñak pregonaetan euen Narbaezek aen kontra emun eben sentenziea, manera onetan:

Narbaez gizon sabioak

oita egun dau agindu