Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/125

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''B22 Elexa santa debota bat da…''' Elexa santa debota bat da monezterio Barria; religiosaz beterik dago barru aldeti guztia; San Bernardoren abitoa, oial bal...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:40, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1198v>


B22 Elexa santa debota bat da…

Elexa santa debota bat da

monezterio Barria;

religiosaz beterik dago

barru aldeti guztia;

San Bernardoren abitoa,

oial balza ta zuria.

Egiten daue utra santaro

barruan penitenzia;

Jaun Zerukoak emunik daue

partikulare grazia:

eurak dakie kuraetan

min oria ta gorria.

Jandoneanez Bautistea,

Zeruan santu argia:

mundu guztian zelebratzen da

jaun onen eguzaria;

tenporea da ebilteko

azeptoa ta garbia.

Bezpera artan gentez oi da

aiuntamentu andia:

Galai galantok ara doaz

egiten erromeria,

danza-korrua leku askotaik

ondo akompañadua.

Dama galantak ara doaza

galantik adornaduak;

gustietati florea dira

orduan Axpurukoak.