Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/89

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Arzaiten dau enzunaz deskansua, zerren arimaetan klaramente dago musikea beti presente. Bada, sei batek arzaiten badau kantu sinple batez ainbat deskansu, zerren...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:35, 11 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1154r>


Arzaiten dau enzunaz deskansua,

zerren arimaetan klaramente

dago musikea beti presente.


Bada, sei batek arzaiten badau

kantu sinple batez ainbat deskansu,

zerren ez gazteak baldin badanzu?


Esan badagizu, ezta faltako

(neurk jakin ez arren, badogu diru)

juglare pare bat nogaz konplidu.


Apukaduko jatzu bein barriz,

alkilatzen bazabilz lagun ona,

beste bati apuka ekiona.


Gizon bat ebilen utra galdurik

donzella eder baten serbietan,

zeiñak amorez eben penaetan.


Urte bat eta bi, bost eta amar

kastadu egian desditxaduak,

beti bere minaz fatigaduak.


Gizon onek seme bat bazedukan

kantalari guztiz graziosoa,

gazte lindo kortes kuriosoa.


Baegion aiteak erregutu

gau baten arren lagun legiola,

zerren atsegin andi leiola.


Semeak baeson: “Nik atsegin dot,

aita, egin zure mandamentua,

zerren ori da ene kontentua”.


Bajoazen, bada, gau illun baten,

aitea ta seme, biak batera,

aitearen biotza koplatzera.


Baeson aiteak: “Ene semea,

neuri baño oba deretxudana,

ebentxe bizi da ene laztana.