Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/63

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: berbarik badegizut poridadez, gogorrik jarten zara bereala. Askotan, zu bazina pedernala, edo ni sufritzeko baninz atxez! Neskea zara zu ta ni gizona; zuk legez ditut...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:06, 11 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1187r>

berbarik badegizut poridadez,

gogorrik jarten zara bereala.

Askotan, zu bazina pedernala,

edo ni sufritzeko baninz atxez!

Neskea zara zu ta ni gizona;

zuk legez ditut nik narru zuriak;

zuk bere bai nik legez aragiak;


zuk legez nik bere dot gorputz ona;

narabilzuna legez orra-ona,

axeak oi darabil beletea.

Zarean esadazu, donzellea,

kastaz benturaetan amazona.

Amorea da onako ez dakit zer bat,

etorten da arako eztakit nundi;

eztakit nola biotzean sarzaiten da

zuk agin dagizuna egiteko.

Dudatzen badozu, ene laztana,

asko da ditxoso desditxaetan.

Nik ain on baneu bozau, kantatzeko

padezietan dodan doloreak!