Orrialde:Lazarraga.djvu/73

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''A19 Aitak ezkondu ezpanagi…''' Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Jaio azkero serbidu deut: ezkondu nagi onezkero. Ezkonketako edadea deut, o...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:20, 25 otsaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


A19 Aitak ezkondu ezpanagi…


Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Jaio azkero serbidu deut: ezkondu nagi onezkero. Ezkonketako edadea deut, ogei urtean elduz kero; zorigaxtoan jaio ninzan ezkondu baga il banadi. Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Gau-egunetan beti nago etsekoakin deadarrez. Senargureak ozta nago, etsekoxeok beti barrez: ⎯Oraingaño gaztea ax ta, urtexe baten goza adi.⎯ Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Oi nolako atrenpea irra darabildan ankaetan! Banekike goruetan gonearekin atorrea; saldu neike gorgerea, aregaz ezer al banegi. Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Ain egin jat az andia neure zilonen artezean; jarri banadi sugatean, beroetan jat iturria; egingo jat min oria remediadu ezpanadi. Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Nunberebaita asko dago enetako dolorerik; ezta munduan morroerik nork desakedan “nola ago?”. Oraziotan beti nago: osoak aita jan balegi! Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Zerrenzat deut lau-bost gona, ez atseginik arzaiteko? Gura dodana egiteko ebiliko nax orra-ona. Artuko deut koipe ona, denporatan el banadi. Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Lege baliz eskaetan gizonari lanzetea, banikeo nik aurraldea moziturik eskuetan; ukabilaz musuetan, izorradu ezpanaagi. Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri. Neurau baño nor ete da ederrago donzellarik? Mutil gose ongurarik mundu guztian ez ete da? Baneidio bati berba, palagadu al banegi. Aitak ezkondu ezpanagi, neurau ni ezkonduko nax sarri.