Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/6

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: I. DOKTRINA KRISTIANA 1 Munduian den gizon orok behar luke pensatu Jangoikoak nola duien batbedera formatu, bere irudi propiara gure arima kreatu, memoriaz, borondate...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:35, 27 abendua 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


I. DOKTRINA KRISTIANA

1 Munduian den gizon orok behar luke pensatu Jangoikoak nola duien batbedera formatu, bere irudi propiara gure arima kreatu, memoriaz, borondatez, endelguiaz goarnitu.

5 Ezein jaunek eztu nahi muthil gaixtoa eduki ez pagatu soldatarik zerbitzatu gaberik; Jangoikoa ari duzu hala hala gureki: gloriarik ez emanen hongi egin gaberik.

9 Muthilek gure zerbitzutan deramate urthia, soldata aphur bategatik hartzen pena handia; Jangoikoak behar luke guk bezanbat balia; zerbitzatu behar dugu emaitekoz gloria.

13 Ogirik eztakusat biltzen hazi erein gaberik; nork zer hazi erein baitu biltzen dizi komunki. Obra honak ukhenen du goalardona frangoki, baietare bekhatuiak punizione segurki.

17 Zeren Jeinkoa egun oroz ongi ari baitzaigu, guk ere hala behar dugu harzaz unsa orhitu, gure hatse eta fina hura dela pensatu, goiz et'arrats orhituki haren izena laudatu.

Arratsian

21 Arratsian etzitian gomend'adi Jeinkoari eta othoi beguir'ezan peril guzietarik;