Orrialde:Lazarraga.djvu/84

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bide artati iramo badot zure kalera gezirik, ene laztana, oi utra dago galanto enpleadurik. Zure lekuan ederra nor dan, zeur ezpazara, ez dakit: zegaiti inor eder...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:48, 25 otsaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1195v>


Bide artati iramo badot

zure kalera gezirik,

ene laztana, oi utra dago

galanto enpleadurik.

Zure lekuan ederra nor dan,

zeur ezpazara, ez dakit:

zegaiti inor ederra dala

gurean ez da famarik.

Linda damea, ni neurau nago

galanto informadurik,

zure lekuan ez oi dala

ederrez konfradiarik.

Donzella eder juzgaetako

asko bear da gauzarik,

onestidade parebagea

fundamentutzat arturik.

Malpekado! Fruta au dago

lekuorretan galdurik;

limosneraok salzaen daue

lekuan beste frutarik.

Oninbatenaz egon gura dot

aldi onetan exilik,

zegaitiarren eztit emaiten

igitaiak lekurik.

⎯Bada nipere jarri badagit

sekula barriz koplarik,

poeta gazte, doña Elena

ez nax egongo exilik;

au nik onela esaterako

asko dot errazoarik.

Berorren serbitzaria nax ta

ez niri barriz burlarik.

Fin.