Orrialde:Lazarraga.djvu/65

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: <1186r> biurtu libertadea egidazu, alegeratu didin ene gogoa. Zu serbitzeko andi dot deseoa; aldi bat zeure besoan naratzazu. Ediraiten eztau inork munduan zu lako...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:13, 4 otsaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


<1186r>

biurtu libertadea egidazu,

alegeratu didin ene gogoa.

Zu serbitzeko andi dot deseoa;

aldi bat zeure besoan naratzazu.

Ediraiten eztau inork munduan

zu lako donzella bat ain lindarik;

sekula jaio ez da amoradurik

ni duin firmerik ene lekuan.

Enegaz jarri zatez partiduan,

zegaiti onezkero da denporea;

berba bat egidazu, traidorea,

plazaz edo bestela estalduan.

Nigana zaozela dirudizu

enojadarik beti kausa baga;

askotan egote nax berba baga;

orain, edola bere, ze nafinzu;

aldi bat, perla lindea, egin egizu

nigaz, ordu bakox bat kunplidua.

Zu zara ene begioen espilua;

azkero zeure eskuogaz il nagizu.

Jaunorrek ez dindala ondasunik,

gogoau baldin badot bestegana;

orrein kruel izaten enegana

nik merezidu ez dot zureganik.

Sekula nik ez oi dot beste lanik,

onela iragaiten jat gau-egunak;

ain dira ene begiok elzaidunak,

zugana laster doaz eneganik.