«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/55»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''Nola eztugun geroko segurantzarik'' Kap. IV 36 Badakigu orai darabilagun bizitzea, bizitze gaixtoa dela; eta, gutzaz ongi izaitekotz, bizitze gaixto haur utzi beh...)
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
6. lerroa: 6. lerroa:
  
36    Badakigu orai darabilagun bizitzea, bizitze gaixtoa dela; eta, gutzaz ongi izaitekotz, bizitze gaixto haur utzi behar dugula. Ordea, pontua da ea noiz utziko dugun. Eta zuk diozu: “gero”. Baina nik diot ezen ez gero, baina orai. Dakusagun ea zeinek dioen hobeki, zeinek duen arrazoina. Eta erakusteko ezen nik dudala, eta zu zoazila huts egina, eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua, erradazu behin, egiteko hunetan sarthu baino lehen: Zuk baitiozu ezen gero onduko zarela, gero behar diren deskarguak eta eginbideak eginen ditutzula: non duzu “gero” horren segurantza? Eztakizu, erran komuna den bezala, eztela heriotzea bezain gauza segurik, eta orena noiz izanen den bezain guti gerthurik?
 
    Gure bizitze hunek hain du zimendu flakoa eta eria, ezen ongi minzatzera, ezin baiterrakegu: “Bihar eginen dugu hunelako edo halako gauza”. Baina erran behar dugu Jondone Jakuek dioen bezala: ''Si Dominus voluerit et si vixerimus, faciemus hoc aut illud'' (Iacob. in sua epistol., cap. 4). “Baldin
+
 
16:06, 22 ekaina 2020(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusi gabe dago

<55>

Nola eztugun geroko segurantzarik

Kap. IV

36 Badakigu orai darabilagun bizitzea, bizitze gaixtoa dela; eta, gutzaz ongi izaitekotz, bizitze gaixto haur utzi behar dugula. Ordea, pontua da ea noiz utziko dugun. Eta zuk diozu: “gero”. Baina nik diot ezen ez gero, baina orai. Dakusagun ea zeinek dioen hobeki, zeinek duen arrazoina. Eta erakusteko ezen nik dudala, eta zu zoazila huts egina, eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua, erradazu behin, egiteko hunetan sarthu baino lehen: Zuk baitiozu ezen gero onduko zarela, gero behar diren deskarguak eta eginbideak eginen ditutzula: non duzu “gero” horren segurantza? Eztakizu, erran komuna den bezala, eztela heriotzea bezain gauza segurik, eta orena noiz izanen den bezain guti gerthurik?

Gure bizitze hunek hain du zimendu flakoa eta eria, ezen ongi minzatzera, ezin baiterrakegu: “Bihar eginen dugu hunelako edo halako gauza”. Baina erran behar dugu Jondone Jakuek dioen bezala: Si Dominus voluerit et si vixerimus, faciemus hoc aut illud (Iacob. in sua epistol., cap. 4). “Baldin