«Orrialde:Lazarraga.djvu/42»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: <1171v> Ene laztana, enzun nagizu; arren, ez artu penarik; neure peneau esan bear dot, ezin neonge ixilik. Donzellatxoa, egun batean oi eta ninzan etorri zure lek...) |
|||
Goiburua (noinclude): | Goiburua (noinclude): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | + | <1171v> | |
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | |||
Ene laztana, enzun nagizu; | Ene laztana, enzun nagizu; |
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:54, 23 otsaila 2020 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<1171v>
Ene laztana, enzun nagizu;
arren, ez artu penarik;
neure peneau esan bear dot,
ezin neonge ixilik.
Donzellatxoa, egun batean
oi eta ninzan etorri
zure lekura, flordelisea,
oi inor baga bakarrik.
Zeure etseko portaleetan
oita zeonzen jarririk;
neure begiok goratu neben;
ez neben pensamenturik,
dama galanta, an zeonzela
oita zeurori bakarrik.
Atrebimentuz usadu neben,
banago gaztigaturik;
itaundu nagon poridadean
beste donzella bateri
nola ereizun zeure izenaz;
eranzun zidan: Katalin.
Oi, arrezkero, Jaun Zerukoak
bertxeak daki bakarrik,
Katelinatxo, nola nagoan
amoreminez gaxorik.
Zuk baxe inork ezin liket
munduan remediorik;
ene laztana, osa nazazu,
ez egin beste gauzarik.