«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/288»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ihardetsi zuen Antioko hark. Halatan erraiten du Platonek, presuna haserrekorrak eta kolerak adimendutsu direla, eta anhitz ikhasteko on; ez, ordea, herrien gobernatzeko,...)
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
ihardetsi zuen Antioko hark. Halatan erraiten du Platonek, presuna haserrekorrak eta kolerak adimendutsu direla, eta anhitz ikhasteko on; ez, ordea, herrien gobernatzeko, eta ez eskola edukitzeko ere. Zeren hartarakotzat pazientzia behar da, sosegu behar da, eta anhitzetan ere ikhusia ez ikhusi, eta aditua ere ez aditu iduri egin behar da.
+

Hala Kotis Traziako errege hark ere, ikhusirik gauza hunetan flako zela, berehala lehenbiziko okhasinoan, kolera burura igaiten eta nabusitzen zeikala, pairurik batere etzuela, sentikorregi zela: eta bere baithan aitzinetik pazientzia izaitera deliberatuagatik ere, berehala, lehenbiziko inkontruan behaztopatzen zela, eta erortzen: enseiatu zen, ahal bezanbat, koleraren okhasino guztietarik ihes egitera  (Carolus Stephanus, verbo Cotys). Eta, hala, kontatzen du Plutarkok, ekharri zeraukatela egun batez errege Kotis hari present handi bat, baxera eder bat. Ordea, hautskorra, lurrezkoa eta beirakizkoa (Plutar. in Aphoteh.).
 
Eta ekharri zeraukatenean, errezibitu zuela presenta ongi, eta bai eskerrak ere eman ekharlei eta igorlei. Baina berehala ekharle heken beren aitzinean, berak bere eskuz guztiak zathitu eta porroskatu zituela, erraiten zuela: "Badakit, berdin, present eder haur, egun hautarik batez, ene zerbitzariek hauts lezaketela; eta ni naizenarekin
 
Hauxe da oraingo bertsioa, 11:35, 13 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<288>