«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/344»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: aihenaren fruktutik, Jainkoaren resumá ethor daiteno. 19 Eta harturik ogia, graziák rendatu zituenean, hauts zezan, eta eman ziezén, zioela: Haur da ene gorputza zueng...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:58, 7 otsaila 2019 data duena
aihenaren fruktutik, Jainkoaren resumá ethor daiteno.
19 Eta harturik ogia, graziák rendatu zituenean, hauts zezan, eta eman ziezén, zioela: Haur da ene gorputza zuengatik emaiten dena; haur egizue ene memoriotan.
20 Halaber kopa ere eman ziezén, afal ondoan zioela: Kopa haur da Testamentu berria ene odolean, zein zuengatik isurten baita.
21 Badarik ere huná, ni traditzen nauenaren eskua, enekin da mahainean.
22 Eta segur gizonaren Semea, ordenatu izan den bezala badoa; guziagatik ere maledikzione gizon hari, zeinez traditzen baita.
23 Orduan hek has zekizkión bata berzeari galde egiten elkharren artean, eia zein zen hetarik hura eginen luena.
24 Eta gertha zedin kontenzione bat ere haién artean, zein hetarik estimaturen zen gehien.
25 Baina hark erran ziezén: Nazionén regék seiñoriatzen dute haién gainean, eta haién gainean autoritate dutenak, ungigile deitzen dirade.
26 Baina zuezaz ezta hala; aitzitik zuen arteko handiena biz xipién bezala; eta gobernatzen duena, zerbitzatzen duena bezala.
27 Ezen zein da handiago: mahainean jarririk dagoena, ala zerbitzun ari dena? Eza mahainean jarririk dagoena? Bada ni naiz zuen artean zerbitzatzen ari dena bezala.
28 Eta zuek zarete enekin iraun duzuenak ene