«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/198»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hekin zihardukatela. 15 Eta bertan jendetze guzia, hura ikhusirik, spanta zedin: eta harengana laster eginez saluta zezaten. 16 Orduan interroga zitzan Skriba hek: Zer d...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:25, 7 otsaila 2019 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


hekin zihardukatela.

15 Eta bertan jendetze guzia, hura ikhusirik, spanta zedin: eta harengana laster eginez saluta zezaten.

16 Orduan interroga zitzan Skriba hek: Zer dihardukazue zuen artean?

17 Eta ihardesten zuela jendetzekoetarik batek, erran zezan: Majistruá, ekharri diat neure semea hiregana, zeinek baitu spiritu mutu bat.

18 Eta non ere har baiteza, zathikatzen dik: eta orduan haguna diariok, eta garraskots bere hortzez egiten dik, eta eiarthu dihoak: eta erran diraueat hire diszipuluei egotz lezaten kanpora, eta ezin egin dié.

19 Eta hark ihardesten zuela erran zezan: O nazione sinheste gabea, noizdrano finean zuekin izanen naiz? Noizdrano finean suportaturen zaituztet? Ekharzue hura enegana.

20 Orduan ekhar zezaten harengana; eta ikhusi zuenean, bertan spirituak zathika zezan hura, eta lurrera eroririk iraulzkatzen zen haguna lariola.

21 Orduan interroga zezan Jesusek haren aita: Zenbat denbora du haur heldu zaiola? Eta hark diotsa: Haurradanik.

22 Eta anhitzetan sura egotzi dik eta urera, desegin lezanzat; baina deus ahal badagik, hel akigu, guzaz konpasione harturik.

23 Eta Jesusek erran ziezón: Baldin hori sinhets ahal badezak, gauza guziak dituk posible sinhesten duenaren.