«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/167»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ezen hala zihardukatela berak baithan, erran ziezen, Zergatik horrelako gauzez dihardukazue zuen bihotzetan. 9 Zein da erratxago, erraitea paralitikoari, Barkhatu zai...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:47, 6 otsaila 2019 data duena
ezen hala zihardukatela berak baithan, erran ziezen, Zergatik horrelako gauzez dihardukazue zuen bihotzetan.
9 Zein da erratxago, erraitea paralitikoari, Barkhatu zaizkik bekhatuak, ala erraitea, Jaiki adi, eta har ezak eure ohea, eta ebil adi?
10 Dakizuenzat bada ezen gizonaren Semeak baduela bothere bekhatuén barkhatzeko lurrean (diotsa paralitikoari)
11 Hiri diosat, Jaiki adi, eta har ezak eure ohea, eta habil eure etxerát.
12 Eta bertan jaiki zedin, eta ohea harturik, ilkhi zedin guzién presenzian: hala non guziak spantatuak baitzeuden, eta glorifikatzen baitzuten Jainkoa, erraiten zutela, Egundano hunelako gauzarik eztugu ikhusi.
13 Eta ilkhi zedin berriz itsas alderat: eta populu guzia ethorten zen harengana, eta irakasten zituen hek.
14 Eta urruti iragaiten zela, ikhus zezan, Lebi Alfeoren semea peaje lekhuan jarririk, eta erran ziezón, Arreit niri. Eta jaikirik jarreiki zekion.
15 Eta gertha zedin, Jesus haren etxean mahainean jarririk zegoela, anhitz publikano eta jende bizitze gaixtotako jar baitzedin Jesusekin eta haren diszipuluekin, ezen anhitz ziraden eta jarreiki izan zaizkan.
16 Eta Skribék eta Fariseuék ikhusirik publikanoekin eta jende bizitze gaixtotakoekin jaten zuela, erran ziezén haren diszipuluei,