«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/159»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 5 Baina ihardesten zuela Aingeruak erran ziezen emaztei: Zuek eztuzuela beldurrik, ezen badakit Jesus kruzifikatu izan denaren bilha zabiltzatela. 6 Ezta hemen, ezen...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 07:56, 6 otsaila 2019 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


5 Baina ihardesten zuela Aingeruak erran ziezen emaztei: Zuek eztuzuela beldurrik, ezen badakit Jesus kruzifikatu izan denaren bilha zabiltzatela.

6 Ezta hemen, ezen resuszitatu izan da, erran zuen bezala. Zatozte, ikhusazue Jauna ezarri izan zen lekhua.

7 Eta bertan joanik errezue haren diszipuluei, ezen resuszitatu dela. Eta huná, zuen aitzinean doa Galileara; han hura ikhusiren duzue. Huná, erran drauzuet.

8 Eta bertan partiturik monumentetik iziapen eta bozkario handirekin, laster egin zezaten haren diszipuluei deklaratzera.

9 Baina hek haren diszipuluei deklaratzera zioazela, huná, Jesus aitzinera ethor zekien, zioela: Ungi hel dakizuela. Eta hek hurbildurik lot zekiztén haren oinei, eta adora zezaten hura.

10 Orduan dioste Jesusek: Eztuzuela beldurrik; zoazte, deklara iezezue ene anaiei, doazen Galileara, eta han ikhusiren nauté.

11 Hek partitu eta, huna, goardetarik batzu ethor zitezen hirira, eta deklara zietzén Sakrifikadore prinzipalei egin izan ziraden gauza guziak.

12 Orduan bildurik Anzianoekin, eta konseillu harturik, diru soma ona eman ziezén jendarmesei,

13 zioitela: Errazue, Haren diszipuluék gauaz ethorririk, hura ebatsi ukhan duté gu lo gaunzala.

14 Eta baldin hori gobernadoreak enzun