«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/158»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: abusari hark bizi zela erran zezan: Ondoko heren egunean resuszitaturen naiz. 64 Mana ezak bada begira dadin sepulkrea heren egunerano, haren diszipuluék gauaz ethor...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 07:54, 6 otsaila 2019 data duena
abusari hark bizi zela erran zezan: Ondoko heren egunean resuszitaturen naiz.
64 Mana ezak bada begira dadin sepulkrea heren egunerano, haren diszipuluék gauaz ethorririk, hura ebats eztezaten, eta populuari derroten: Resuszitatu da hiletarik. Eta halaz baitate azken errorea lehena baino gaixtoago.
65 Eta erran ziezén Pilatek: Badituzue goardak; zoazte, segura zaitezte dakizuen bezala.
66 Hek bada joanik segura zezaten sepulkrea, harria zigilaturik, goardekin.
KAP. XXVIII.
1 Emazteak sepulkrera ethorri. 2 Lurra ikharatu, eta Aingerua zerutik jautsi. 6 Krist resuszitatu. 9 Emaztei bidera ilkhi. 17 Diszipuluei agertu, eta hezaz adoratu. 19 Bere Apostoluak predikatzen eta batheiatzen artzera igorri.
1 Eta Sabath azkenzean asteko lehen argitu behar zen egunean, Maria Magdalena eta Maria berzea ethor zitezen sepulkrearen ikhustera.
2 Eta huná, lur ikharatze handi bat egin zedin. Ezen Jaunaren Aingerua jauts zedin zerutik, eta ethorririk aldara zezan harria borthatik, eta jarririk zegoen haren gainean.
3 Eta zen haren ikhartzea xistmista bezala, eta haren abillamendua xuri elhurra bezala.
4 Eta haren beldurrez, izi zitezen goardák, eta hilak bezalaka zitezen.