«Orrialde:Haraneder 1770.djvu/22»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: baidire otso arrapatzailleak. 16 Ezagutuko ditutzue bere fruituetarik. Bill othe daitezke elhorrietarik mahatsak edo laharretarik fikoak? 17 Hala, ona den arbola guziak ek...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 08:16, 4 apirila 2022 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


baidire otso arrapatzailleak. 16 Ezagutuko ditutzue bere fruituetarik. Bill othe daitezke elhorrietarik mahatsak edo laharretarik fikoak? 17 Hala, ona den arbola guziak ekhartzen ditu fruitu onak eta gaixtoa den arbola guziak fruitu gaixtoak ditu ekhartzen. 18 Arbola onak ezin ekhar detzake fruitu gaixtoak eta arbola gaixtoak ezin ekhar detzake fruitu onak. 19 Fruitu onak ez dakharzketen arbola guziak ebakiak izanen dire eta surat arthikiak. 20 Ezagutuko ditutzue, beraz, bere fruituetarik.

21 «Jauna, Jauna» oihuz darozkidanak ez dire hargatik sarthuko guziak zeruetako Erresuman; baiñan nork ere egiten baidu ene Aita zeruetan denaren borondatea, eta hura sarthuko da zeruetako Erresuman. 22 Haiñitzek erranen darotet egun hartan: Jauna, Jauna, ez ditugu guk zure izenean egin profeziak, khasatu deabruak eta egin haiñitz mirakuillu? 23 Eta nik orduan deklaratuko daroet: Egundaiño ez zaituztet ezagutu; zohazte eneganik, gaixtakeriako langilleak.

24 Nork ere, bada, entzuten baiditu ene hitz hauk eta obretan ematen, eta hura izanen da gizon zuhur baten pare, zeiñek bastitu baiduke bere etxea harriaren gaiñean. 25 Eta abiatu izan denean uria, ethorri direnean ibaiak, altxatu direnean haizeak eta egotsi direnean etxe haren kontra, ez da erori izan etxea, zeren fundatua baitzen harriaren gaiñean. 26 Eta nork aditzen baiditu ene hitz hauk eta ez egiten, eta hura izanen da gizon erho baten pare, zeiñak bastitu baiduke bere etxea harearen gaiñean. 27 Eta erori izan denean uria, abiatu direnean ibaiak, altxatu direnean haizeak eta jautsi direnean etxe haren gaiñerat, erori izan da etxea eta handia ere izan da haren erorikoa».

28 Akhabatu zuenean, bada, Jesusek solhas hori, miretsiak zeudezen populuak haren dotrinaren gaiñean; 29 hari zitzaien ezen irakasten bothere izanez bezala, eta ez hekien eskribau eta farisauak bezala.


VIII. KAP.


1 Jesus, bada, jautsi zenean menditik, jende