«Orrialde:Haraneder 1770.djvu/14»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 5 Orduan eraman zuen deabruak hiri saindurat eta ezarri zuen tenpluaren gorenean, 6 eta erran zioen: «Baldin Jainkoaren Semea bazare, etxa zaite hor behera; eskribat...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:50, 23 martxoa 2022 data duena
5 Orduan eraman zuen deabruak hiri saindurat eta ezarri zuen tenpluaren gorenean, 6 eta erran zioen: «Baldin Jainkoaren Semea bazare, etxa zaite hor behera; eskribatua da ezen: Bere aingeruei manatu diote zutaz artha izan dezaten eta eskuetan altxa zaitzaten, zure oinak jo ez dezan zenbait harriren kontra». 7 Jesusek ihardetsi zioen: «Halaber eskribatua ere duk: Ez duzu tentatuko zure Jainko Jauna».
8 Deabruak berriz eraman zuen mendi hagitz gora batetarat eta erakutsi ziotzan munduko erresuma guziak eta hekien gloria handia, 9 eta erran izan zioen: «Emanen darozkitzut horiek guziak, baldin ahuspez jarririk adoratzen banauzu». 10 Orduan Jesusek erran zioen: «Hoakit, Satana, eskribatua duk ezen: Zure Jainko Jauna duzu adoratuko eta hura xoilki duzu zerbitzatuko». 11 Orduan deabruak utzi zuen; eta denbora berean aingeruak hurbildu zitzaizkon eta zerbitzatzen zuten.
12 Aditu baitzuen, bada, Jesusek preso emana izan zela Joanes, aldaratu zen Galilearat. 13 Eta Nazaretheko hiria utzirik, ethorri izan zen egoterat Kafarnaum itsas basterrekoan, Zabulongo eta Neftaliko mugarritan; 14 konplitua izan zedingatik Isaias profetak erran izan zuena: 15 «Zabulongo leihorra eta Neftaliko leihorra, Jordanez haratago itsasorako bidea, jentillen Galilea; 16 ilhunbetan zatzan populu hark ikusi izan du argi handi bat eta heriotzearen itzaleko herrian zeudezenei sorthu zaie argia». 17 Ordutik hasi zen Jesus predikatzen, ziotsala: «Egizue penitenzia, hurbil da ezen zeruetako erresuma».
18 Jesusek, bada, Galileako Itsas basterrean zebillala, ikusi zituen bi anaia, Simon Piarres zaritzana eta Andres haren anaia, sareak itsasoan etxatzen zituztela, ezen arraiñ zaleak ziren, 19 eta erran zaroen: «Jarraik zakizkidate eta egiñaraziko zaituztet gizonen arranzale». 20 Eta hek berehala sareak utzirik, jarraiki zitzaizkon.