«Orrialde:Chourio 1760.djvu/339»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: haren errezibitzerat preparatzeko; eta artha hura bera moian bat da grazia berrien ardietseko. Kontrarat bere Jainkoa errezibitu ondoan kanpoko konsolazionetarat barr...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 16:47, 26 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


haren errezibitzerat preparatzeko; eta artha hura bera moian bat da grazia berrien ardietseko.

Kontrarat bere Jainkoa errezibitu ondoan kanpoko konsolazionetarat barraiatzen denak galtzen du disposizionea, eta gaitasuna haren errezibitzeko.

Ebak orduan solas alferrak, zoaz aparterat, goza zaite pausuan zure Jainkoaz.

Ezen egiazki zurekiñ duzu, eta mundu guziak ere eziñ idek dietzakezu.

Niri eman behar zaizkit zaren guzia, ene baitan behar duzu bizi, zure baitan baiño hobeki; ene baitan behar duzu hemendik harat gauza guziez pausatu deusen ere griñarik gabe.


XIII. KAPITULUA


Gauza guziez billhuzi behar dela Jesu-Kristorekin perfetki komunione saindu bat egiteko.


ARIMAK

1. Noiz izanen naiz aski dohatsu, oi ene Jainkoa, zu bakharrik, kausitzeko, zuri neure bihotza idukitzeko, eta zutaz gozatzeko ene arimak desiratzen duen bezala; halako fazoiñez non nihork ez bainau gehiago arbuiatuko, eta kreaturek ez bainaute mobituko, eta ez baitarotet behatuko ere?