«Orrialde:Chourio 1760.djvu/276»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dut heriotzeraiño darotazun bezala. Fraide saindu baten bizitzea gurutzea da baiñan gurutze hura zeruko bidea da. Sarthu naiz bide hartan, etzait zillhegi gibe...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 16:05, 23 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


dut heriotzeraiño darotazun bezala.

Fraide saindu baten bizitzea gurutzea da baiñan gurutze hura zeruko bidea da.

Sarthu naiz bide hartan, etzait zillhegi gibelat bihurtzea, are gutiago bide haren uztea.

6. Ea beraz anaiak, goazen elkharrekiñ Jesus gurekiñ izanen dugu.

Jesusen amoreagatik hartu dugu gurutzea: haren amoreagatik jasan zagun fiñeraiño.

Hura izanen da gure laguntzaille, gidari, aitzindari.

Horra gure erregea non doan gure aitziñean, hark gure alde nahi du gudukatu.

Jarraik gakizkon bihotz handirekiñ, eztugun etsaien beldurrik.

Hill gaitezen behar bada gerla hortan, eta gure laidotan etzagula erranaraz gai izatu garela gurutzearen banderaren uzteko.


LVII. KAPITULUA


Etzaizula bihotza erori behar gure eskasengatik.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, nahiago zaitut ikhusi humill, eta pazient atsekabetan; ezen ez debozionez, eta konsolazione espiritualez