«Orrialde:Chourio 1760.djvu/252»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Baiñan hastantzaen bazare harenganik, maiz egiten zaren bezala eziñ ibilliko da lasterka zure mandamenduko bidean; belhaunak aldi guzian flakatuko zaizko, eta haren...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:25, 23 azaroa 2021 data duena
Baiñan hastantzaen bazare harenganik, maiz egiten zaren bezala eziñ ibilliko da lasterka zure mandamenduko bidean; belhaunak aldi guzian flakatuko zaizko, eta haren eskuek eztute indarrik izanen bere bulharren jotzeko baizen, ikhusirik erori dela lehen zuen estatu dohatsutik: Noiz eta ere zure argiak haren buruaren gaiñean diztiantzen baitzuten, eta gerizatzen baitzinduen tentazione muthirien kontra zure hegalen itzalaz.
3. Aita justu, saindu, eta bethi laudatzekoa, ethorri da zure zerbitzariaren frogatzeko orena.
Aita guziz maitagarria, justu da zure zerbitzariak oren huntan zerbait paira dezan zure amoreagatik.
Aita bethi adoragarria, huna non den ordua zeiñetan zuk eternitate guzitik ikhusi duzun bezala zure zerbitzariak kanpotik garaitua behar baitu izan aphur batekotz zurekiñ bethi bizitzekotz bizitze barreneko batez.
Den beraz arbuiatua, den humiliatua, den gizonen begietan eroria, eta garaitua, sofrikariz kargatua, ahiduraz flakatua, zurekiñ batean argi berri baten alban bitz dadintzat, eta fiñean dohatsuen zorionaz zeruan goza dadintzat.