«Orrialde:Chourio 1760.djvu/206»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Haren izteko arbuia zazu lurreko zuhurtzia guzia, eta utz atzu zure buruaren amudio, eta estimu guziak. 3. Badirudi hitz horiez ertxatzen zaitudala gauzarik bali...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:52, 15 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Haren izteko arbuia zazu lurreko zuhurtzia guzia, eta utz atzu zure buruaren amudio, eta estimu guziak.

3. Badirudi hitz horiez ertxatzen zaitudala gauzarik baliosenen despendioz, txarrenen, eta mezprezagarrienen erosterat.

Ezen zeruko zuhurtzia hura bere buruarentzat estimurik eztuena iduriz xumea da hagitz, mezprezagarria, eta hurren ahanzmendurat eroria, eta zenbaitek hitzez ohoratzen badute ere akzioneez kontra egiten diote.

Hura da bizkitartean perla preziatua, zeiña hañitzentzat estalia baita; eta haren balioa gutiz ezagutua.


XXXIII. KAPITULUA


Gizonaren bihotzeko ariñtasuna eziñ pausa daitekeela Jainkoa baithan baizen.

JESU-KRISTOK

1. Ene semea, etzaitezela sobra fida oraiko zure dispositionean, ezen bertze kontrakorat lauster muda daiteke.

Mundu huntan bizi zareiño nahi eztuzularik ere ganbiakor izanen zare.

Hala batean alegera izanen zare, tea bertzean triste, batean bakean eta bertzean altaramenduan, egun jainkotiar, eta debozionean bero, bihar ephel, eta debozione gabe.