«Orrialde:Chourio 1760.djvu/134»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Oxala posedi banintza osoki amudio hark, eta haren kharraz goriturik, eta gorputzeko sentimenduez gabeturik altxa banendi neure buruaz gorago zurekiñ bat egiteko....)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:20, 5 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


Oxala posedi banintza osoki amudio hark, eta haren kharraz goriturik, eta gorputzeko sentimenduez gabeturik altxa banendi neure buruaz gorago zurekiñ bat egiteko.

Ene arimak kanta beza amudiozko kanta, jarraik bekizu, eta airetan ibill bedi zure ondotik, o ene guziz onetsia, zu laudatuaren podorez flaka bedi, eta honda bedi bere bozkarioaren eztitasunean, eta gozoan.

Maita zaitzadan neure burua baiño gehiago, eztezadan maita neure burua zure amoreagatik baizen, eta maita dezantzat zure baithan zu maite zaituzten guziak.

Hala manatzen du amudiozko lege hark zeiña zure argiaren arraio bat baita.

7. Amudioak eztu luzamendurik, egiatia da, eztia, agradagarria, prudenta, pairakorra, bihotzduna, leiala, desintresatua; ezen nihork bere burua bilhatzen duen ponturik galtzen du amudioa.

Amudioa gauza guzietan goardiakor da, humilla da eta xuxena, ezta laxoa, ez gauza banotarat emana, sobrea da, garbia, fermua, pausatua, bere sensuak hertsiki begiarzten dituena.

Hark egiten gaitu obedient gure aitzin gidarien alderat, eta mezprezagarri geure begietan.