«Orrialde:Chourio 1760.djvu/112»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 4. Batean Jainkoak utziko zaitu, bertzean gizonek persekutatuko zaituzte, eta gehiago dena, maiz zure buruarentzat zeroni nekhagarri izanen zare. Eta eziñ kausituko...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 15:19, 3 azaroa 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


4. Batean Jainkoak utziko zaitu, bertzean gizonek persekutatuko zaituzte, eta gehiago dena, maiz zure buruarentzat zeroni nekhagarri izanen zare. Eta eziñ kausituko duzu zure penen erremedioarik, edo arintasunik; hala beharko ditutzu guziak pairatu Jainkoak plazer duen arteiraiño. Ezen Jainkoak nahi du ikhas dezazun pairatzen konsolamendu gabe; osoki haren azpian eman zaitezentzat, eta pairatuz humillago egiñ zaitezentzat.

Jesu-Kristoren pasioneak ez du nihor hala ukitzen nola haren iduriko sofrikariak pairatu dituena. Alde guzietarik beraz bathuko zaitzu gurutzea, lekhu guzietan zure beira dago.

Noratnahi den ihes egiñ dezazun, eziñ itzuriko zaizko; zeren noratnahi den zoazen, zurekin eramaten baitutzu zure burua, eta hala kausituko baitutzu zure burua lekhu guzietan.

Zoazen goiti, zoazen beheiti, zoazen kanporat, edo zaudezen barrenean; alde guzietan aurkhituko duzu gurutzea, lekhu guzietan beharko duzu pazienziaz borthiztu, nahi baduzu ardietsi bihotzeko bakea, eta merezitu sekulako khoroa.

5. Gogotik ekhartzen baduzu zure gurutzea, hark ere ekharriko zaitu, eta gidatuko