«Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/58»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bizi ori bera rezebitzen debea beste guztiak; eta kristau bakoitzak Kristo guztia, Jaungoiko, eta Gizon egiazko bizia. G: Hostia konsagratua Sazerdoteak partitzen, edo za...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:57, 23 iraila 2021 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<49>
bizi ori bera rezebitzen debea beste guztiak; eta kristau bakoitzak Kristo guztia, Jaungoiko, eta Gizon egiazko bizia.
G: Hostia konsagratua Sazerdoteak partitzen, edo zatitzen debanean, zatitzen ote deu Kristoren Korputza, edo Korputz aren parterik?
E: Ez, jauna; eta ala, zati zati egingo baleu ere Hostia Santua, orregatikan ere zatirik ezin kendu leikeo Kristoren Korputz Santu ari: argatikan dago, bada, Hostiaren zati guzietan Kristo bat bera osorik, eta zatirik txikienean dago beste guzietan bezela bizirik, eta osorik.
G: Aita, eta Semea eta Espiritu Santua, Trinidade Santu guzia ote dago Altareko Sakramentu Santu onetan?
E: Bai, jauna; ala da egia, bada an dago Jaungoiko bat guzia.