«Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/54»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: (zeña dan legamia bageko ogia) eta Kalizean ifenirik dadukan maatsardoa konsagratuaz, beste bage. G: Nola konsagratzen ditu hostia eta ardoa? E: Jesu Kristok ogiaren et...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 09:55, 23 iraila 2021 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<45>
(zeña dan legamia bageko ogia) eta Kalizean ifenirik dadukan maatsardoa konsagratuaz, beste bage.
G: Nola konsagratzen ditu hostia eta ardoa?
E: Jesu Kristok ogiaren eta ardoaren konsagrazioan esan zituan itz dibina aek esanaz bear dan intenzioarekin, eta aren Majestadearen memorian eta representazioan.
G: Hostia konsagratzeko Sazerdoteak esaten dituan itz dibina aen birtutez, zer gelditzen da hostian?
E: Jesu Kristoren Korputz bizia.
G: Ardoa konsagratzeko esaten dituan beste itz dibina aen birtutez, zer gelditzen da Kaliza Santuan?
E: Jesu-Kristoren odol bizia.
G: Zerutik jaitxitzen ote da Kristo hostiara, eta kalizera?
E: Ez, Jauna; baizikan Zeruan dago beti Kristo, eta zeruan dagoelarik, eta an gelditzen