«Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/29»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: badakitzat, baita nagoana ere pekatu mortalean. G: Bada, deseatzen dezun azkero jakitea eta ezagutzea, esan egidazu: zenbat Jaungoiko dirade? E: Bat bakarra egiazkoa, et...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:44, 21 iraila 2021 data duena
Orri hau berrikusi gabe dago
<20>
badakitzat, baita nagoana ere pekatu mortalean.
G: Bada, deseatzen dezun azkero jakitea eta ezagutzea, esan egidazu: zenbat Jaungoiko dirade?
E: Bat bakarra egiazkoa, eta ez besterik.
G: Nor da Jaungoikoa?
E: Da Jaun bat infinitamente ona, sabiduria edo jakiunde infinitoa debana; poderio infinitoa, justua, eternoa; gauza guztien prinzipioa eta fiña, eta berak prinzipiorik edo asierarik ez debana, eta ez izango ere kaburik edo akabeerarikan batere.
G: Jaungoiko au izanik bat bakarra, egiazkoa, ote da Persona bat bakarra?
E: Ez, Jauna, baizikan iru Persona distinta, bata besteagandik diferentea dana; bañan guzian igoalak, eta berdinak.
G: Nor dirade iru Persona oek?
E: Aita, Semea, eta Espiritu Santua.