«Orrialde:Maister 1757.djvu/335»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: fermo bateki, ene jitia, eta zelüko bisita pazentziareki soferi dezazün zure desterria, eta ezpiritiaren idortarzüna: nik arzara bisita, eta erreustarzün orotarik libr...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 14:03, 19 uztaila 2021 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


fermo bateki, ene jitia, eta zelüko bisita pazentziareki soferi dezazün zure desterria, eta ezpiritiaren idortarzüna: nik arzara bisita, eta erreustarzün orotarik libra zitzadan artio.

Ezi ahatz eraziren deizüt zure phena, eta barneko phausiak goza eraziren zütüt.

Hedatüren zitit zure aitzinian eskriptüraren edertarzünak; amurekatik, bihotza largatürik, has zitian lasterkan ene manien bidian.

Eta erranen düzü; mündü huntako soferitzek eztie merexitzen gütan agertüren den beste mündüko gloria.


LII. KAPITÜLIA


Gizonak uste ükhen behar diala lehenago merexi dütiala azote kolpiak, ezi ez konsolazioniak.


III 52, 1. Jauna, eztit merexi zure konsolazionia, ez bisita ezpirituala: eta hartakoz jüstoki tratatzen naizü, prauberik eta eskerniatürik eizten naizünian.

Ezi, itxaso bat nigar egin ahal nezan